XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
R. Izaguirre-ren ustez, Altza izena ez zegokion, hasiera batez behintzat, lursail zabal bati
Haren esanetan, puntu konkretu honen izena, ondoren, bere inguruko zonara zabaldu zen.
Antzeko zeozer gertatu da azken urteotan Intxaurrondo izenarekin zein baserri baten izena izatetik lurralde zabal baten izena izatera pasa den.
Bestalde, Altza izenaren etimologiak azterketa aparte bat merezi badu ere ez dugu aukera hau pasatzen utzi nahi Altzako izenak sortzen dizkigun zalantzak eta galderekin aipamen bat egin gabe.
Aditu gehienek esaten dutenez, logikoena bestalde, Altza haltza izeneko zuhaitzari dagokio.
Alabaina, haltza ibarretako zuhaitza izanik, zer dela-ta gailur baten izena?
Badaiteke berezitasun honengatik, hain zuzen, gailurra honi bertakoek izen hori ematea, ezohizkoa delako haltza bat gailurrean haztea.
Baina tradizioak esaten duena baztertu nahi izan gabe, badira ere beste hipotesiak gutxienez azterketa bat mereziko luketenak.
Bata,
Eta bestetik, aztertu beharreko beste aukera zera da,
Kontuan izan behar dugu Molinao aldean
Hala ere, eta lehen esan bezala, guzti honek hizkuntz azterketa sakon bat mereziko luke.
Soroeta toponimoa
Artzantzak behar dituen
Kontuan hartzekoa da ere 1178. urteko dokumentuan aipatzen den
Arrantzua Urumea ibaian egiten zen eta, ziurrenik, garai hartako arrantzaleek nasa
Amuarrainak, aingirak, barboak eta izokinak ziren ibai eta erreketan harrapatzen zituzten arrainak.
Erdi Aroan arrain asko jaten zen, beste arrazoien artean, elizak urtean 140 egunetan gutxi gorabehera haragia jatea debekatzen zuelako eta, ondorioz, jendeari ugaria zen arraina jatea besterik ez zitzaion geratzen.
Arrantza ezezik, eta dokumentuak besterik ez badu esaten ere, pentsa daiteke Soroetan portutxoren bat egon zitekeela.
Momentu honetan ez bazegoen porturik, handik pixkatera sortuko zen.
Lurgaineko garraioak hain neketsu eta aldrebesak zirenez ibaiak komunikabide azkarrak eta erosoenak bilakatu ziren.
Bestalde eta hurrengo mendeetan batez ere, Urumea ibaiak Goizueta, Arano eta Hernaniko burniolak itsasoko portuekin lotzen zituen eta Soroetako txokoan hain zuzen, Altzan zehar, Pasaiako portura joateko biderik zuzenena abiatzen zen.
Iharduera ekonomiko hauek jendea ibai ertzetara erakarri zuten, eta hau ere gauza berria izan zen garai hauetan, ez baitugu ahaztu behar garai hartako biztanleek, artzantza zela-ta, mendi goikaldea bilatzen zutela bizilekutzat, ibar hondoa sahiestuz.
Joera hau,
Gipuzkoan aurreneko hiria Donostia izango da, (...).